XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Urretxuko Pasiotarrek 50 urte betetzen dituzte.

Urretxuko Pasiotarrek nota hau bidali digute:
Bizitzea baino errezagoa da esatea mendi erdia igaro dela.

Hala eta guztiz ere zorionak Urretxuko Pagoetako Pasiotarrak osatu dute mende erdi hori.

Zenbait oztopo gainditu ondoren 1.937an kokatu ziren lehenengo pasiotarrak Urretxun.

Harrezgero hementxe dihardugu gure izatea bizi eta erakusten.

Urrezko eztaiak ospatzean ordea, igarotako une gogor eta larriak ahaztea nahigo ditugu, etorkizunari itxaropentsu begiratzeko.

Trapu zaharren kutxara bota nahi ez duguna zera da: Goi Urolan izan dugun arrera bikaina. Eta hori eskertzekoa eta ospatzekoa da.

Bai horixe.

Jaiotza beti zorioneko gertakaria bada ere berekin ditu mina eta kezka.

Haurra hasten doan eran, ordea, bere edertasuna eta lerdentasuna ikustean, min eta kezka guztiak ahazten dira.

Pasiotar elkarteari ere halaxe gertatu zaio, sendotzen joan den neurrian bere barruaren jabe egin da.

Eta gertakisun guztiak ospatzekoak dira, eta 50.en urteurrena alaitsu ospatzekoa da.

Ospa dezagun alai eta poztasunez beterik.

50 urte, noski, urte asko dira egun batean ospatzeko eta aipamen labur eta txiki batekin usteko.

Ez da hori gure asmoa.

Izan ere, ikasturte hontan zehar zenbait ospakizunekin ornituko dugu gertakizun hau.

Dena dela, gerokoari utziz, esan dezagun atarian daukaguna.

Gaur asteartea Amabirjinaren eguna, eta eguerdiko 12tako Eukaristian emango diogu hasiera 50.en urteurrenari.

Dei egiten dizugu meza hortara ager zaitezen; eta gurekin batera eskerrak eman Jaungoikoari.

Sanvi.